LibreOffice Writer: aurkibideak ez ditu hartzen izenburuen formatuak - eviltoast

Arazoa

“2. izenburu” estiloa etzana baldin bada ere, eskuz hala eguneratu dudalako estiloa, aurkibidea eguneratuta ere ez dira etzanak agertzen bertan.

Konponbidea

  1. Alboko barra ireki (Ctrl+F5) eta estiloen ataza bistaratu
  2. Aurkibidean, kurtsorea dagokion kategorian kokatu (kasu honetan edozein "2. izenburu"tan) eta estiloen tokian, Indizea atala zabalduta, lerro horri dagokion kategoria nabarmenduko da. Estiloen atazako kategoria horretan eskuin klika eta aldatu
  3. Agertuko den leihoan: Letra tipoa fitxa, eta Estiloa atalean, hautatu Etzana (edo nahi duzuna)