Maskor batekin egindako duela 18.000 urteko haize instrumentu baten soinua entzun nahi? - eviltoast

Marsoulaseko kobazuloko (Garona Garaia, Okzitania) goi paleolitoko aztarnategian maskor bat topatu zuten 1931an, itsaso atlantikotik 200 km baino gehiagora.

Orain gizakiek maskorra eraldatu izanaren aztarnak aurkitu dituzte ikerlariek eta duela 18.000 urte haize instrumentu bezala erabiltzen zutela uste dute.

Musikari bati utzi zioten eta soinu hauek grabatu zituen: Do, do sostenitu eta re notetatik gertukoak. https://advances.sciencemag.org/highwire/filestream/249232/field_highwire_adjunct_files/0/abe9510_Audio_S1.mp3

Maskorrak 31 cm-ko luzera du eta 18 cm-ko gehienezko zabalera.

Maskorraren punta moztuta zegoela ikusi dute. Zuloa maskorrera putz egiteko tutu bat sartzeko egin zutela uste dute. Tutu hori eusteko erabilitako material marroixka baten arrastoak aurkitu dituzte zulo inguruan.

Antzeko ahoko piezak dituzten maskorrekin egindako haize instrumentuak aurkitu dituzte lehen ere: Asia Hego-ekialdean (F irudia), Sirian (G eta H) eta Zeelanda Berrian (I eta J).

Maskorraren kanpo eta barrualdean puntu gorriz egindako apaindurak daude. Kobazuloko paretetan antzeko teknika erabiliz egindako marrazkiak daude, adibidez, puntuz osatutako bisontea. Kantabriako kobetan antzeko teknikekin egindako irudiak daude. Behar bada kontaktua zegoen bien artean.

Instrumentu zaharragoak aurkitu badira ere (hezurrezko txirulak…), lehen aldiz kobetako dekorazioaren eta musika instrumentu baten arteko lotura sinbolikoa aurkitu dute.